|  |  |  | Makro-eraikuntza bat egitea | 
Makro-eraikuntza bat egitea
Puntu honetan, eraikuntza-sekuentzia eginda dago. Orain, 
erabiltzaileak Dr. Genius-i esan behar dio sekuentzia honetatik 
makro-eraikuntza bat sortu nahi duela.  Eraiki makro bat 
funtzioari dei diezaiokezu 
     ikonoaren bidez edo irudi-ikuspegiaren laster-menuaren bidez.
  
ikonoaren bidez edo irudi-ikuspegiaren laster-menuaren bidez.
Morroiaren elkarrizketa-koadroan, erabiltzaileak sarrera- 
eta irteera-parametroak eta makro-eraikuntzaren izena eta azalpena 
hautatzen ditu.
  
    
Makro-eraikuntza egiteko morroiaren 
elkarrizketa-koadroaren lehen orria
    
  
Elkarrizketa-koadroaren bigarren orria sarrera-parametroak hautatzeko 
erabiltzen da. Gure adibidean, horiek hasierako hiru puntuak dira. 
Erabiltzaileak bigarren orrira joan besterik ez du eta irudiko 
hiru puntuak hautatu. Hautatutako elementuek keinu egingo dute.
  
    
2. orria, hiru puntuak hautatuta daude
    
  
3. orrian, irteera-parametroak hauta daitezke. Gure adibidean, 
makro-eraikuntzaren emaitza zirkulua eta haren zentroa izatea nahi 
dugu. Sarrera-parametroen kasuan bezala hautatutako ditu irteerakoak.
  
    
3. orria, zirkulua eta haren zentroa hautatuta 
daude
    
  
4. orrian, erabiltzaileak makro-eraikuntzaren izena eta azalpena 
sartzen du. Informazio hori erabiltzaileak makro-eraikuntza bat 
exekutatzean bistaratuko da, eta, hala, makro-eraikuntzak beren 
artean bereizteko balioko du.
  
    
4. orria, makro-eraikuntzaren izena eta azalpena
    
  
Morroiaren elkarrizketa-koadroko azken orrian (5. orria), 
erabiltzaileak makro-erakikuntza amai dezake Amaitu botoia 
sakatuta. Aurreko orrietara ere itzul daiteke makro-eraikuntzaren 
parametroak doitzeko.
(!) Sarrera- eta irteera-parametroak bat ez badatoz 
  (DR. GEO-k ezin du eraikuntzako logika atera), makro-eraikuntza 
  ezin da eraiki. Kasu horretan, erabiltzaileak berriz pentsatu 
  behar du sarrera- eta irteera-parametroen hautapenaz. Morroiaren 
  elkarrizketa-koadroko 2. eta 3. orrietara itzul daiteke aukerak doitzeko.
Une honetan makro-eraikuntza eraikita dago eta DR. GEO-n gordeta. 
Hurrengo atalean, makro-eraikuntza nola erabili ikusiko dugu.
Oharrik egin nahi baduzu 
edo eskuliburuaren zati bat idazteko boluntario bazara,
-> jarri OFSETeko Hilaire Fernandesekin harremanenetan 
  (
     ) edo eman izena DR. GEOposta-zerrendan.
) edo eman izena DR. GEOposta-zerrendan.
  |  |  |  | Makro-eraikuntza bat egitea |